XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hedapena eta bai bere itxuraren dotoretasun nabarmenagatik.

Tuliparbolaren oinera iritsi ginenean, Legrand Jupiterrengana zuzendu eta ea zuhaitz haren puntaraino igotzeko gai sentitzen zen galdetu zion.

Beltz gizagaixoa zerbait aztoraturik bezala geratu zen galderarekin eta une batez erantzunik gabe.

Azkenean, hurbildu zen enbor zabaleraino, inguratu zuen patxadaz eta arreta biziz aztertu zuen.

Behaketa amaitu ondoren, apalki esan zuen:

- Bai, massa; Jupek ez du bere bizitzan igo ezin duen zuhaitzik ikusi.

- Gora orduan, eta lehenbailehen gainera, egiten duguna ikusi ahal izateko baino handiagoa izango bait da iluntasuna laster.

- Noraino igo behar dut, massa? -galdetu zuen Jupiterrek.

- Has zaitez enbor nagusitik lehendabizi eta gero esango dizut zein bide hartu behar duzun...

Eta hemen...

Itxoin!

Eramazu kakalardoa zurekin.

- Mamorroa, massa Will, urre-mamorroa? -oihukatu zuen beltzak, atzera eginaz izuturik

Zertarako eraman behar dut mamorro hori nirekin zuhaitza igotzerakoan?

Madarikatua halakorik egingo banu!

- Beldur baldin bazara, Jup, zu bezalako beltz handi eta indartsu bat, hilda dagoen eta kalterik egin ezin dezakeen kakalardo txikitxo bat eskuan eramateko... hari mutur honetatik zintzilik eraman dezakezu; (...)